2011/12/26

Presoak: Irunberriko 21 zinegotzi eta zinegotzi ohien adierazpena



Irunberriko 21 zinegotzi eta zinegotzi ohiak adierazpen bat sinatu dute dispertsio eta lege antiterroristaren ondorioak salatzeko. Bigarren puntu batean bilboko manifestazioan eta irunberriko elkarretaratzean parte hartzera deitu dute.

21 concejales y ex concejales de Irunberri (todos de los grupos de izquierda desde 1979) han firmado una declaración de denuncia de la dispersion y las consecuencias de la ley antiterrorista. En un segundo punto hacen un llamamiento a participar en la manifestación de Bilbo y en la concentración de Irunberri.

Irunberriko elkarretaratzea Abenduak 30, arratsaldeko 8etan Irunberriko udaletxean izango da.
La concentración de irunberri será el 30 de Diciembre, a las 8 de la tarde en el ayuntamiento.

KOLOSALA IZANGO DA Bilboko manifestazioa Urtarrilak 7, arratsaldeko 5:30etan La casillatik. Irunberriko autobusa goizeko 11etan markesinatik aterako da.
 

2011/12/16

Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea!

60 pertsonak bildu ziren atzo vascuencearen legea salatzeko "Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea!" lelopean. Legearen ondorio larriak ikusgarriak dira, are gehiago Irunberrin, zonifikazio linguistikoarekin "eremu ez vaskofonoa-n" geratu da

2011/12/12

EHEtik 20 elkarretaratze deitu dituzte abenduaren 15ean, Irunberrin 19:30tan


'Ley del Vascuence' delakoak abenduaren 15ean 25 urte beteko dituela salatzeko, EHEtik 20 elkarretaratze deitu ditugu. Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea! lelopean Nafarroa Garaian zehar eginen diren mobilizazioen bitartez, bizi garen lur eremuaren arabera euskaldunon hizkuntza eskubideak zatikatzen dituen legea eta bere atzean den Nafar Gobernuaren hizkuntza politika menderatzailea salatu nahi ditugu. Horrekin batera, noski, euskaldunok bertatik bertara eta kanpo esku hartzerik gabe erabaki beharreko hizkuntza politika burujabea aldarrikatuko dugu. Aipatu leloak eta mobilizazioek Nafarroa Garaia zeharkatuko dute, Lesakatik Tuterara, Altsasutik Otsagabiara, Lizarra, Irunberri, Leitza, Tafalla, Lakuntza eta besteren artetik igarota.

Elkarretaratze hauekin iragan azaroaren 10ean abiatu dinamikari txapela jarri nahi dio EHEk. Nafar Parlamentuaren parean egindako elkarretaratzearekin hasitakoari azaroaren 24an Euskarabidearen egoitzan aurrera eramandako ekimenak eman zion segida. Abenduaren 15ean aldiz, Nafarroa Garai osoko euskaldun eta euskaltzaleei luzatu nahi diegu deia EHEk deitu elkarretaratzeetara bildu daitezen; euskaraz bizitzeko hautuari hauspoa eman diezaioten, lege zatikatzailearen gibelean den hizkuntza politika erasokor eta asimilatzaileari ezetz esan eta Nafar Gobernuari mezu garbia helarazi diezaioten: Euskaraz bizitzeko hautua egin dugu eta Vascuencearen legeak eta atzean duen guztiak ez digu horretarako bide ematen. Hemen gaude!

Hainbatetan esan dugu EHEtik mende laurdena betetzear den legeak ekarri duela zonifikazioaren bitartez Nafarroa Garaiko euskaldunon eskubideen zatikatzea; lege hau dela euskararen normalizazioa erdiestea baino berau ekiditea helburu duena; araudi hau dela bertako euskalgintza ekonomikoki itotzea bilatzen duena; aipatu legea izan dela Nafar Gobernuaren hizkuntza politika etnozida aplikatzeko tresna nagusia; “Ley del Vascuence” delakoa dela, finean, euskara eta euskaldunok norbere herrian enegarren mailara baztertuak izatera kondenatzen gaituen zapalkuntza eta asimilazio tresna.


Ekialdeko elkarretaratzeak:

IRUNBERRI
UDALETXE AURREAN  19:30

AGOITZ
UDALETXE AURREAN   19:30

OTSAGABIA
URRUTIA KARRIKAN      19:00

 

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 30 urte bete zituen 2009ko azaroaren 4an. EHEko 30. urteurreneko dokumentala Izan Egin Eragin

2011/12/06

Desfachatez en la politica de Nafarroa



La calidad de algun@s polític@s Navarr@s está quedando a la altura del barro. Cargos electos de UPN (sueldos y dietas), PP y Na-bai se han visto envueltos en diversas polémicas. Por un lado la concejal en el ayuntamiento de Iruña por Na-Bai Itziar gomez, se ha visto involucrada en un escándalo de participación en comisiones (con dieta) en periodo de baja médica  Comisiones Itziar Gómez.  Teniendo que responder de su "ingenuidad" en rueda de prensa

Con la que está cayendo, hay quienes, durante el desempeño de su papel como cargos electos, tienen la desfachatez de distraerse como si de una clase de educación secundaria se tratase: El pasado 24 de Noviembre dos parlamentarias Nekane perez (Nabai) y Amaya Zarranz(PP), durante un pleno parlamentario sobre presupuestos, mientras Alvaro Miranda (UPN) exponía los presupuestos de Navarra tuvieron el siguiente intercambio de mensajes a través de twiter:

Nekane perez (Na Bai): @nperezir
Amaya Zarranz (PP): @amayazarranz


  @nperezir (retwitea): "Se descubrió que el uso de tacones ayuda a hacer los músculos pélvicos mas fuertes, que a su vez ayuda a obtener mejores orgasmos"

  @amayazarranz: "Qué cosas retuiteas en los Plenos, @nperezir! Ya veo que estás de lo más entretenida, jajajajaja"

  @nperezir: "Me ha parecido una buena noticia, con lo q me gustan los tacones...."

  @amayazarranz: "Jajaja, yo también los uso mucho. No, es que mi "miedo" era que esos pensamientos te los inspirara el orador, señor Miranda"

  @nperezir: "Nooooooo x favor!!! x aki hay poca fuente de inspiración"

Así más de 30 mensajes. Mas desfachatez tiene incluso Nekane cuando en su blog nos encontramos entradas del siguiente tipo:¿sabia usted que la política no es un desfile de moda?.
En el tercer párrafo de otra entrada nos habla de su dedicación exclusiva para "mi trabajo en el parlamento".

Queda patente, la falta de seriedad en el seno de lo que queda de Na-Bai. Existen también otros ejemplos, como que la ausencia de Txentxo Jimenez (Na-Bai) impidio modificar la ley del vascuence, para ampliar la zona Mixta: Noticia

Es positivo recordar todo esto, para saber cual es el modelo de político que NO queremos para Nafarroa.