2012/02/26

Konponbide haizea dabil - viento de solución

Ezker Abertzalea




Ezker abertzaleak pauso garrantzitsua eman du adiskidetzea sustatzeko asmoz. Indarkeria adierazpen anitzek eragindakoa mina eta sufrimendua onartzeaz gain, ezker abertzaleak onartu du zenbaitetan "ETAren jarduerek eragindako minarekiko sentikortasunik eza irudika zezakeela". Halaber, "alde bateko biktimekiko erakutsitako sentsibilizazio maila falta" izan zaiola aitortu du ezker abertzaleak Kursaaleko jendaurreko ekitaldian.


Info gehiago: Berria.



La izquierda abertzale ha presentado hoy en Donostia una declaración para contribuir a a avanzar en el camino hacia un escenario democrático de paz "justa y duradera". El documento aboga por una justicia “transicional que establezca un conjunto de medidas políticas y jurídicas” que contribuyan a desarrollar un proceso democrático; propone la creación de una comisión de la verdad como instrumento para conocer lo acontecido y muestra su reconocimiento al dolor y sufrimiento que las diversas expresiones de violencia han causado en Euskal Herria.


Más info: Gara.








2012/02/25

Apirilaren 6,7 eta 8an Jalgi Hadi garaipenera gazte martxa izango da Saratik Lesakara

Jalgi Hadi Garaipenera! gazte dinamikaren izenean, hamarka gaztek Saran egin dute gaur hitzordua, datorren apirilaren 6an bertatik aterako den Gazte Martxa aurkezteko.
Bukaera hurrengo egunean izango da, Lesakan, baina gerora ere izango da zer egin. Izan ere, Saran bildutako gazteek apirilaren 8rako Independentistak Sareak deitutako Aberri Egunean parte hartzeko deia luzatu baitute.
Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrena betetzen den urtean, asimilazioari aurre egiteko beharraz ohartuta, ekimena martxan jartzea erabaki zuten gazteek, eta hil honen hasieran aurkeztu.
"Iragana buruan izanik, etorkizuna marrazteko momentua" iritsi dela adierazi dute gaurkoan. "Utopia zena, ametsa ematen zuena, errealitate bihurtzeko aukerak zabal zabalik ditugu. Hartu dezagun 500 urteetako borrokaren uzta eta eraiki dezagun biharko Euskal Herri gorria. Estutzen gaituzten kateak apurtuz, bildu dezagun historia, batu dezagun gazteria, aktibatu dezagun herria, eraiki dezagun Euskal Herria!", azpimarratu dute.


2012/02/23

Hilabeteko azken ostirala

foto







IRUNBERRI

OSTIRALA 24 VIERNES
20:00 ETAN
ARKADASETAN

Aterabide demokratikoaren alde, atxiloketarik ez.

Gernikako Akordioaren eragileek prentsaurreko bat eman dute gaur Iruñeko Gobernu ordezkaritzaren ondoan, herenegungo atxiloketak salatzeko. Atxiloketa hauekin, Frantzia eta Espainiako agintean dauden sektore batzuk gatazka luzatzeko eta betikotzeko egiten ari diren ahalegina erakusten dutela esan dute.
"Aro berri honetan bake bidean hainbat urrats eman dira: Gernikako akordioa, Aieteko adierazpena eta ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitzea erabaki duen honetan, ez dugu Euskal Herrian atxiloketarik onartzen. Euskal Herriko gizarteak ez duelako iraganaldira itzultzea onartzen. Hemen batu garen eragileok, eta jendarteak oro har, ez du utziko inork gure herrian ireki den bake bidea eta itxaropena zapuztu dezan. Biolentzia eta samina areagotzeko apustua egiten duenak herri oso baten duintasuna izango du parez pare".
Gainera XXI. mendean Europako estatu batean "inor tortura arriskuan egotea jasangaitza" dela esan dute. "Giza eskubideen ikuspegitik gizakiaren aurkako eraso itzela izan da, ez dago erdibidean geratzerik. Tortura, inkomunikazioa eta atxiloketek ez dute tokirik egungo agertokian".
"Bakeak eta konponbideak ekinbide zehatzak eskatzen ditu, eta Estatuak atxiloketekin eta inkomunikazioarekin hartu duen bidea ez da hain zuzen norabide horretan kokatzen.
Aterabide demokratikoak dira behar ditugunak, elkarrizketa politikoa alderdi guztien artean, elkarrizketak beharrezko diren mahai guztietan. Egoeraren tamainan erantzun behar dute Estatuko agintariek eta ez iraganeko errezetak aplikatuz".

2012/02/15

Las quintas Jornadas Feministas de Mujeres Abertzales, del 2 al 4 de marzo

Bajo el lema «Hamaika egiteko ari gara», Bilgune Feminista celebrará del 2 al 4 de marzo en Leitza la quinta edición de las Jornadas Feministas de Mujeres Abertzales, coincidiendo además con el décimo aniversario de este colectivo.
En estas jornadas, se trabajarán líneas como la reclamación de la independencia de Euskal Herria desde un punto de vista feminista, el análisis de otros procesos democráticos y la aportación de las mujeres a los mismos (Palestina, Irlanda o El Salvador), la construcción de un modelo económico y social feminista y la práctica feminista de Bilgune.
NOTA: Desde Lumbier acudiremos un grupo a las jornadas el sábado en coches. ¡Nosotras también tenemos que aportar mucho para construir una Euskal Herria feminista! 
¡Animate y ven con nosotras!


Hamaika egiteko ari gara. Esaldi hori aukeratu du Euskal Herriko Bilgune Feministak martxoaren 2, 3 eta 4an Leitzan (Nafarroa) eginen duen emakume abertzaleen bosgarren topaketarako. Atzera begiratu du taldeak, aurrera egin ahal izateko. Izan ere, 2001. urtean Leitzan bertan egindako topaketaren haritik sortu zen Euskal Herriko Bilgune Feminista; duela hamar urte, beraz.
OHARRA: Irunberritik larunbatean joango gara kotxeetan Leitzara topaketetan parte hartzeko asmoz. Guk ere zer esana baitaukagu Euskal Herri feminista osatzeko! 
Animatu eta gurekin etorri! 

MAS INFO: GARA eta BERRIA.

2012/02/13

Martxoaren 10, Emakumeen eguna Irunberrin.



Animatu 
eta izena eman!!!

Otsailaren 13, Torturaren Aurkako Eguna.

Euskal Memoria Fundazioak jaso dituen datuen arabera azken 50 urteotan 10.000 euskal herritar baino gehiago izan dira basakeria hau sufritu dutenak. Euskal Herritarren aurkako errepresio eroan tortura egunero erabili baitute unean-uneko gobernu ezberdinek.