2015/10/02

FOLKLORE EZTANDA

Urriak 10ean ‘Iruñea Kantuan III’ euskal abestiaren jai handia ospatuko da Baluarten

 

Baluarteko Areto Nagusiak Iruñea Kantuan III euskal abestien jai handia hartuko du hirugarrenez heldu den urriaren 10ean, arratsaldeko 20.00etan. Azken bi urteotan ospatutako emanaldietan bezalaxe, oraingoan ere euskal musikari eta abeslari ospetsuek hartuko dute parte, besteak beste, Juantxo Zeberio (pianoa), Txema Garcés (moldatzaile eta baxua), Hasier Oleaga (perkusioa), Francisco Herrero (biolina), Joxerra Mitxelena (gitarra) eta Iñaki Diéguez (moldatzailea eta akordeoia); Xabier Euzkitze, Zuriñe Hidalgo (HESIAN), Jaione Olazabal, Laura Latienda, Maite Itoiz y John Kelly (Elfenhtal), Bankako Menditarrak eta Iparraldeko Izarrak taldea.
Gainera, Mendigoiti eta Sarriguren Eskola Publikoko ikasleak, Leitza eta Doneztebeko dantzariak eta Paz De Zigandako abesbatzak ere hartuko dute parte. Iruñea Kantuan hitzordu honen azken xedea ikus-entzuleen partehartze aktiboa bultzatzea da. Sarrerak 25, 20 eta 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: www.baluarte.com web orrian, Baluarteko txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.