2017/10/31

NO 155 EZ

Catalunyako egoera salatu eta 155. artikuluaren kontrako jarrera adierazteko, Bilbon deitutako manifestazioaren ildo beretik, Iruñean ere deialdia luzatu dute iganderako.
Para denunciar la situación en Cataluña y mostrar el rechazo a la aplicación del artículo 155, al igual que la convocatoria del sábado en Bilbao, Iruña también tiene su cita el próximo domingo.


2017/10/30

Manifestazioa 155.aren kontra

    ELA, LAB, EH Bildu, Gure Esku Dago, Etxalde, Steilas, EHNE, CNT, ESK eta Hiruk deituta, 155. artikuluaren kontrako manifestazioa egingo dute larunbatean, Bilbon. 17:00etan abiatuko da, Casillatik, eta "155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" izango da leloa.
   ELA, LAB, EH Bildu, Gure Esku Dago, Etxalde, Steilas, EHNE, CNT, ESK e Hiru convocan para el próximo sábado 4 de noviembre en Bilbao una   manifestación contra el artículo 155. Comenzará a las 17:00 desde la Casilla bajo el lema "No al 155. Democracia y derecho a decidir".
   Los convocantes de la movilización rechazan la aplicación del artículo 155, los encarcelamientos y los episodios represivos que se están produciendo en Catalunya. Por ello, denuncian la destitución «ilegítima» del Govern catalán, al tiempo que no reconocen la «usurpación» de competencias por parte del Ejecutivo español. Asimismo, no aceptan la disolución del Parlament impuesta por Mariano Rajoy, recordando que la Cámara es la depositaria de la soberanía democrática de la ciudadanía catalana.

Ostegun poetikoa


2017/10/26

Azken ostirala

Hileko ohiko dispertsioaren aurkako elkarretaratzea ostiralean, 20:30tan, arkupeetan izango da.
La concentración mensual en contra de la dispersión será el viernes, a las 20.30, en las arcadas del ayuntamiento.


2017/10/25



    Pobretze eta prekarizazio prozesuek bizitzako eremu guztiei eragiten die gaur egun eta honen ondorioz ekintza sindikala eta soziala era integralean uztartzea beharrezkotzat jotzen da inoiz baino gehiago. Egoera hau aldatzeko asmoz LAB sindikatuak prekaritateari aurre egiteko ekimen ibiltaria martxan jarri du, urriaren 16 eta abenduaren 6 bitartean, Euskal Herriko hainbat txokotan gauzatuz. Urriaren 26an Zangozan eta Irunberrin izango da hitzordua.


   Los procesos de empobrecimiento y precarización afectan a todos los ámbitos de nuestra vida y es por ello que compaginar acción sindical y social de forma integral es más necesario que nunca. Para hacer frente a esta situación y combatir la precariedad, el sindicato LAB ha dado inicio a una dinámica itinerante que recorrerá, del 16 de octubre al 6 de diciembre, diversos rincones de Euskal Herria. La cita en Sangüesa y Lumbier será el próximo 26 de octubre.

2017/10/04

30 urte borrokak uztartzen, Herriok burujabe!

Hementxe duzue Askapenak, erakunde intenazionalistaren 30. urteurrenaren harira zabaldutako prentsa oharra:

Badira 30 urte Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista jaio zela. Hamaika dira urte horietan guztietan burututako dinamikak, kanpainak, elkartasun-keinuak, eta nola ez, babestutako askapen-prozesuak. Herri mugimendutik, Euskal Herriko kaleak internazionalismoz bustitzea izan dugu helburu. Euskal Herria sozialista, feminista eta internazionalista eraikitze bidean, munduko herrien askapen-prozesuen bidelagun izateaz gain, gure herriko askapen nazional eta sozialari ere ekarpena egin nahi izan diogu, beti bezala joan-etorriko elkartasuna oinarri izanik.

Orain arteko bide luzeari jarraipena emateko, eta bidez batez, Askapenak borrokan 30 urte daramatzala ospatzeko, urriaren 7an, hementxe bertan, Berriozarren egingo dugun egun osoko ekimena aurkeztu nahi dugu.

Eguneko egitarauari dagokionez, goizeko 11etan ekingo diogu eguna alaitzeari trikitilari eta fanfarreekin. Aldi berean herriko hainbat gunetan argazki eta kartel historikoen erakusketa ezberdinak izango dira egun osoan zehar, eta Euskal Herria plazan hainbat eragileen postuak. Guzti honekin batera, plazan bertan Porrotx pailazoarekin “Euskal Herritik koloretako mundura irri, kanta eta dantza!” ikuskizunaz goxatuko ditugu ume, gazte eta helduen bihotz internazionalistak.

Eguerdiko 12etan ekitaldi politikoa izango dugu Musika Eskolako areto nagusian. Eguneko momentu garrantzitsuena izango da hau, eta bertan, Askapenaren azken 30. urteak gogoratzearekin batera hemendik aurrera emango ditugun urratsen berri emango dugu.


Ekitaldia amaitzean herri kirola izanen dugu Euskal Herri plazan, eta jarraian joaldun eta txarangek alaitutako kalejiran, 30. urteurreneko bazkari internazionalistara gerturatuko gara, Ilargi pistara. 10 €tan izango da bertako produktuekin eginiko bazkaria. Bazkarirako txartelak salgai izango dira herrietako ohiko lekuetan.

Arratsaldean berriz, Pantxo bakarlari mexikarrak girotuko du kafe eta koparen unea. Jarraian Berriozartik poteoa izango da elektrotxarangarekin eta eguna amaitzeko Che Guevarari omenadia eginez kontzertuak hasiko dira Ilargi pistan: Sorkun, Bide Bakarra, Ahuntzape eta TrikiTeens. Gaua amaitzeko Zulo-Alai elkartean DJ Tarantistak eta DJ Majaris arituko dira.

Egun honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu Euskal Herriko internazionalista guztiak. Gurekin batera, Euskal Herria sozialista, feminista eta internazionalista eraikitzeko konpromezuan berretsi eta Askapenaren 30. urteurrena ospatzera. Joan-etorriko elkartasuna eta Euskal Herria internazionalista iparrorratz, berandu baino lehen herriok burujabe izan gaitezen,

Gora Euskal Herria sozialista!
Gora Euskal Herria internazionalista!
Gora Askapena!
Hamaika herri, borroka bakarra!

2017/10/02

Ostegun poetikoak - Jueves de poesía

Ikasturte berriari hasiera emateko, heldu den ostegunean, urriak 5, Saira tabernan, Isabel Hualdek bere liburu berria aurkeztuko du poesia saioen barnean.
Dentro de las sesiones de poesía que vienen celebrándose en el bar Saira desde hace algunos años ya, y para dar comienzo al nuevo curso, Isabel Hualde presentará este próximo jueves, 5 de octubre, su nuevo libro Reconstrucciones.