2018/03/30

Martxoko udalbatzako laburrak

EH Bilduk martxoko udalbatzan landutako gaien laburpena kaleratu berri du.

EH Bildu ha publicado un nuevo resumen de los temas tratados en el pleno de este mes de marzo.

2018/03/19

Euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestazioa

Mugarik gabeko euskara lelopean, manifestazioa antolatu du Euskal Herrian Euskaraz erakundeak. Euskarak "etorkizuna ziurtatua ez" duela eta euskaldunak "bigarren mailako hiztun izatearen ondorioak pairatzen" dituztela nabarmendu dute EHEko kideek eta Iruñean, martxoaren 24an, eginen den manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Euskal Herrian Euskaraz ha organizado una manifestación bajo el lema Mugarik gabeko euskara. Los organizadores han resaltado que el  euskara "no tiene su futuro garantizado" y que los euskaldunes "sufren las consecuencias de ser considerados hablantes de segunda categoría", por ello, llaman a toda la ciudadanía a participar en la manifestación que se celebrará en Pamplona el próximo 24 de marzo.


2018/03/16

Emakumearen eguneko argazkiak

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna izan zen, eta Irunberrin ospatu genuen, bai egun horretan, bai larunbatean. Hainbat ekintza egin ziren: esposaketa, liburu aurkezpena, dokumentala, kontzentrazioa, bazkaria... Hemen doaz argazki batzuk, guztiak ikusteko klikatu "jarraitu irakurtzen".

El 8 de marzo fue el Dia Internacional de la Mujer, y en Lumbier lo celebramos, tanto ese día, como el sábado. Se hicieron varias actividades: exposición, presentación de libro, documental, concentración, comida... Os dejamos algunas fotos, para ver todas haz clic en "continuar leyendo".

2018/03/07

Lan eskaintza - Oferta laboral

Udaletxeko web orrialdean San Isidro zahar etxerako zabaldutako lan eskaintzaren inguruko informazioa duzue. Epea martxoaren 16an bukatuko da. Bertan daukazue linka.
Os dejamos aquí el enlace de la página del ayuntamiento para acceder a toda la información sobre la oferta de trabajo en la Residencia San Isidro. El plazo finaliza el 16 de marzo.
   

 

Hitzaldia-Charla


2018/03/06

Emakumearen Nazioarteko Eguna

Irunberriko emakumeek, urtero bezala, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitaraua aurkeztu dute.
Un año más, las mujeres de Lumbier han presentado su programa para celebrar el Día Intermacional de la Mujer.


2018/03/05

Ostegun poetikoa

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, poesia saio berria izango da Irunberrin. Eguna behar bezala ospatzeko emakumeek izango dute protagonismo nagusia, zonaldeko emakumeek kaleratu berri duten "En voz alta. Nosotras poetas de la zona media" liburua aurkeztuko delarik.

El próximo jueves 8 de marzo, coincidiendo con la celebración del Día Internacional de la Mujer, tendremos una nueva edición de poesía en Lumbier. Con motivo de día tan señalado las mujeres tomarán la palabra presentando el libro " En voz alta. Nosotras poetas de la zona media" publicado recientemente por las poetas de la zona.


2018/03/03

Otsaileko udalbatzako laburrak

EH Bilduk otsaileko udalbatzan landutako gaien laburpena kaleratu berri du.

EH Bildu ha publicado un nuevo resumen de los temas tratados en el pleno de este pasado mes de febrero.





2018/03/01

Altsasuko martxa Irunberrin

Iragan asteburuan Nafarroari bira ekimena hasi zen, Altsasuko gazteei elkartasuna helarazteko martxa. Larunbatean Irunberritik pasa ziren, baita Zubiri, Garralda, Otsagi eta Zangozatik ere. Asteburu honetan, berriz, Tafallara, Artaxoara, Garesera eta Lizarrara joango dira.

El fin de semana pasado empezó la marcha en solidaridad con los jóvenes de Altsasu. El sábado pasó por Lumbier, y también por Zubiri, Garralda, Ochagavía y Sangüesa. Este fin de semana irá a Tafalla, Artajona, Puente la Reina y Estella.

Fotos del sábado: