2019/01/26

KORRIKA BATZORDEA

KORRIKA prestatzeko herriko lan taldea osatzeko asmoarekin eta, aldi berean, laguntzeko prest dauden pertsonak biltzeko, AEK-k, heldu den ostiralean, otsailak 1, Korrika batzordera gonbidatzen ditu herritar guztiak. Anima zaitezte!


2019/01/21

Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Ostiral eta larunbatean jokatu ziren 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bi aurre-kanporaketak, Iruñean bata eta Irunberrin bestea. Joana Ziganda nagusitu zen lehenengoan, eta Xabat Ilarregi berriz gure herrian.
 
Gizarte Etxeko aretoa ehun bat entzulek bete zuten ekitaldi honetan. Maialen Belarra aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta kantuan sei bertsolari: Xabat Illarregi, Endika Legarra, Oskar Sanz de Acedo, Ander Baiano, Egoitz Gorosterrazu eta Saats Karasatorre. Honako sailkapena eman zuten hiru epaileek:
  1. Xabat Illarregi Marzol. 251 puntu. 
  2. Endika Legarra Nuin. 236,5 puntu.
  3. Saats Karasatorre Martinez. 235,5 puntu.
  4. Egoitz Gorosterrazu Elizagoien. 215,5 puntu.
  5. Ander Baiano Saralegi. 211,5 puntu.
  6. Oskar Sanz de Acedo Pollán. 207,5 puntu.

Horrenbestez, aurre-kanporaketa bakoitzeko irabazleek eta hurrengo lau sailkatuek lortu dute 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketara pasatzea, hain zuzen ere, Joana Ziganda, Xabat Illarregi, Endika Legarra, Saats Karasatorre, Diego Riaño eta Sahats Aleman. Hau izan da aurre-kanporaketetako sailkapen orokorra:
  1. Xabat Illarregi Marzol. 251 puntu. 
  2. Endika Legarra Nuin. 236,5 puntu.
  3. Saats Karasatorre Martinez. 235,5 puntu.
  4. Joana Ziganda Olano. 234,5 puntu.
  5. Diego Riaño Barroso. 231 puntu.
  6. Sahats Aleman Sadaba. 223 puntu.
  7. Egoitz Gorosterrazu Elizagoien. 215,5 puntu.
  8. Idoia Granizo Ulibarrena. 215,5 puntu.
  9. Aitor Irastortza Arrizurieta. 213 puntu.
  10. Ander Baiano Saralegi. 211,5 puntu.
  11. Oskar Sanz de Acedo Pollán. 207,5 puntu.
  12. Mintxo Astiz Goñi. 185,5 puntu.
 






Martxoak 8- Greba feminista

Martxoaren 8rako Euskal Herri osoan deitu den greba feminista dela eta, datorren igandean, urtarrilak 27, batzar ez mistoa egingo da Irunberrin, Askagoiti Elkartean arratsaldeko 18.00etan.
Con motivo de la huelga feminista que se ha convocado para el 8 de marzo en Euskal Herria, este próximo domingo, 27 de enero, se celebrará una asamblea no mixta a las 18.00 horas en Askagoiti.



2019/01/09

Nafarroako bertsolari txapelketa 2019

Urtarrilaren 19an aukera paregabea izango dugu Irunberrin bertsolaritza zuzenean gozatu ahal izateko. Nafarroako txapelketako aurrekanporaketa Gizarte Etxean ospatuko da arratsaldeko17.30tan eta bertan izango ditugu Xabat Illarregi, Endika Legarra, Oskar Sanz de Acedo, Ander Baiano, Egoitz Gorosterrazu eta Saats Karasatorre.
El próximo 19 de enero tendremos en Lumbier una ocasión única para disfrutar del bertsolarismo en directo; será en el Centro Cívico a las 17.30 de la tarde dentro del campeonato navarro y participarán Xabat Illarregi, Endika Legarra, Oskar Sanz de Acedo, Ander Baiano, Egoitz Gorosterrazu y Saats Karasatorre.