2019/01/21

Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Ostiral eta larunbatean jokatu ziren 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bi aurre-kanporaketak, Iruñean bata eta Irunberrin bestea. Joana Ziganda nagusitu zen lehenengoan, eta Xabat Ilarregi berriz gure herrian.
 
Gizarte Etxeko aretoa ehun bat entzulek bete zuten ekitaldi honetan. Maialen Belarra aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta kantuan sei bertsolari: Xabat Illarregi, Endika Legarra, Oskar Sanz de Acedo, Ander Baiano, Egoitz Gorosterrazu eta Saats Karasatorre. Honako sailkapena eman zuten hiru epaileek:
  1. Xabat Illarregi Marzol. 251 puntu. 
  2. Endika Legarra Nuin. 236,5 puntu.
  3. Saats Karasatorre Martinez. 235,5 puntu.
  4. Egoitz Gorosterrazu Elizagoien. 215,5 puntu.
  5. Ander Baiano Saralegi. 211,5 puntu.
  6. Oskar Sanz de Acedo Pollán. 207,5 puntu.

Horrenbestez, aurre-kanporaketa bakoitzeko irabazleek eta hurrengo lau sailkatuek lortu dute 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketara pasatzea, hain zuzen ere, Joana Ziganda, Xabat Illarregi, Endika Legarra, Saats Karasatorre, Diego Riaño eta Sahats Aleman. Hau izan da aurre-kanporaketetako sailkapen orokorra:
  1. Xabat Illarregi Marzol. 251 puntu. 
  2. Endika Legarra Nuin. 236,5 puntu.
  3. Saats Karasatorre Martinez. 235,5 puntu.
  4. Joana Ziganda Olano. 234,5 puntu.
  5. Diego Riaño Barroso. 231 puntu.
  6. Sahats Aleman Sadaba. 223 puntu.
  7. Egoitz Gorosterrazu Elizagoien. 215,5 puntu.
  8. Idoia Granizo Ulibarrena. 215,5 puntu.
  9. Aitor Irastortza Arrizurieta. 213 puntu.
  10. Ander Baiano Saralegi. 211,5 puntu.
  11. Oskar Sanz de Acedo Pollán. 207,5 puntu.
  12. Mintxo Astiz Goñi. 185,5 puntu.