Gazteon oraina eta etorkizuna lantzeko lanabesa eratzen gabiltza Euskal
Herriko hamaika txokotan, Gazte ZukGua. Munduaren egoera aztertuz aritu gara azken
hilabeteotan, egungo sistemaren egituran diren gakoak bilatu eta hauen
aurrean sortu nahi dugun bizitza eredua eraikitzeko norabidea hartuz.
Guk ez dugu eskema zapaltzaile hori nahi. Bizitza bizigarri bat nahi
dugu, bizitza ona, eta ez besteen gainetik ongi bizi. Ez diogu inori
gure gainetik bizitzen utziko, ez dugu eskema hori onartuko, balore
feministak oinarri dituen jendarte eraldaketan alternatiba politiko,
soziala eta ekonomikoa bultzatu nahi dugu.
Honen harira, gure eztabaida teorikoak kalera praktikan ateraz, lan
produktibo eta erreproduktibo deiturikoen gainean hausnarketa
aldarrikapen ekintza bat burutu genuen Iruñeko segurantza sozialeko
bulegoan. Zero sektorea gara, ekonomiaren oinarria!