Mila gazte ingururen aurrean ernaldu da Ernai, Ezker Abertzaleko gazte
antolakundea. Lizarrako Remontival pilotalekuan aurkeztu dute Zukgua
prozesuan Hego Euskal Herriko milaka norbanakok gorpuztutako bilgunea.
Euskal Estatu sozialista eta feminista helburu, herriz herri antolatu
eta lan egiteko garaia dela adierazi dute, borrokarako unea dela.
Kongresua amaitu ostean, kalejiran eta jai giroan abiatu dira gazteak
herrirantz.