Eleak mugimenduak ilegalizazioen ondorioz epaiketaren zain dauden
nafarrei babesa agertu die gaur Iruñeko epaitegietan egindako agerraldi
batean. Auziperatuek eta eskubide zibil eta politikoen aldeko
mugimenduak "herri harresia" eraikitzea eskatu dute epaiketak gelditzeko
"eta inor geihago espetxean ez sartzeko". Aldarrikapen honi ekiteko ere, Eleak mugimendua Iruñerrian antolatu du Askatasunaren musika eguna datorren larunbaterako, maiatzak 11.