Hementxe duzue Askapenak, erakunde intenazionalistaren 30. urteurrenaren harira zabaldutako prentsa oharra:
Badira 30 urte Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista jaio zela. Hamaika dira urte horietan guztietan burututako dinamikak, kanpainak, elkartasun-keinuak, eta nola ez, babestutako askapen-prozesuak. Herri mugimendutik, Euskal Herriko kaleak internazionalismoz bustitzea izan dugu helburu. Euskal Herria sozialista, feminista eta internazionalista eraikitze bidean, munduko herrien askapen-prozesuen bidelagun izateaz gain, gure herriko askapen nazional eta sozialari ere ekarpena egin nahi izan diogu, beti bezala joan-etorriko elkartasuna oinarri izanik.

Orain
arteko bide luzeari jarraipena emateko, eta bidez batez, Askapenak
borrokan 30 urte daramatzala ospatzeko, urriaren 7an, hementxe bertan,
Berriozarren egingo dugun egun osoko ekimena aurkeztu nahi dugu.
Eguneko egitarauari dagokionez, goizeko 11etan
ekingo diogu eguna alaitzeari trikitilari eta fanfarreekin. Aldi berean
herriko hainbat gunetan argazki eta kartel historikoen erakusketa
ezberdinak izango dira egun osoan zehar, eta Euskal Herria plazan
hainbat eragileen postuak. Guzti honekin batera, plazan bertan Porrotx
pailazoarekin “Euskal Herritik koloretako mundura irri, kanta eta
dantza!” ikuskizunaz goxatuko ditugu ume, gazte eta helduen bihotz
internazionalistak.
Eguerdiko 12etan ekitaldi politikoa izango dugu
Musika Eskolako areto nagusian. Eguneko momentu garrantzitsuena izango
da hau, eta bertan, Askapenaren azken 30. urteak gogoratzearekin batera
hemendik aurrera emango ditugun urratsen berri emango dugu.
Ekitaldia amaitzean herri kirola izanen dugu
Euskal Herri plazan, eta jarraian joaldun eta txarangek alaitutako
kalejiran, 30. urteurreneko bazkari internazionalistara gerturatuko
gara, Ilargi pistara. 10 €tan izango da bertako produktuekin eginiko
bazkaria. Bazkarirako txartelak salgai izango dira herrietako ohiko
lekuetan.
Arratsaldean berriz, Pantxo bakarlari mexikarrak
girotuko du kafe eta koparen unea. Jarraian Berriozartik poteoa izango
da elektrotxarangarekin eta eguna amaitzeko Che Guevarari omenadia
eginez kontzertuak hasiko dira Ilargi pistan: Sorkun, Bide Bakarra,
Ahuntzape eta TrikiTeens. Gaua amaitzeko Zulo-Alai elkartean DJ
Tarantistak eta DJ Majaris arituko dira.
Egun honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu
Euskal Herriko internazionalista guztiak. Gurekin batera, Euskal Herria
sozialista, feminista eta internazionalista eraikitzeko konpromezuan
berretsi eta Askapenaren 30. urteurrena ospatzera. Joan-etorriko
elkartasuna eta Euskal Herria internazionalista iparrorratz, berandu
baino lehen herriok burujabe izan gaitezen,
Gora Euskal Herria sozialista!
Gora Euskal Herria internazionalista!
Gora Askapena!
Hamaika herri, borroka bakarra!
Gora Euskal Herria internazionalista!
Gora Askapena!
Hamaika herri, borroka bakarra!