2021/10/31

Herri Batzarra

     Datorren azaroaren 6an EH Bildu Irunberrik herri batzarra ospatuko du ikasturte politiko berriari hasiera eman eta herriko zein herrialdeko berrien inguruan aritzeko. Herritar guztiak gonbidatuta daude Larrainenean egingo den bilerara.

    Arratsaldez, Oscar Matute parlamentaria Zangozan izango dela probesturik, bazkaria antolatu da gero elkarrekin bertaratzeko aukera izateko. Apuntatzeko ondoko telefonora idatzi: 629917055