2020/12/24

Olentzero 2020 Irunberri

Aurtengo egoera bereziagatik betiko moduan ospatu ezin izango dugun gabon gauaren atarian, Irunberriko Olentzero Batzordeak ondoko oharra zabaldu du Olentzero eta Mari Domingiren bideoarekin batera.

     Irunberriko zein inguruko herrietako pertsona guztiei: 

    Olentzero batzordetik, egun bikainak izan ditzazuela eta urte berriak zoriontasuna ekar diezazuela espero dugu. Beti bezala, asko maite ditugun pertsonak datozkigu gogora: daudenak, joan zirenak, gertu daudenak, urrun daudenak, haurrak, gazteak, helduak, agureak... eta oraingoan, bereziki, besarkada handia bidali nahi diegu aurtengo egoerak gehien kaltetu dituen pertsonei: herriko dendari, ostalaritzako langile edota eragina jasan duen beste edozein pertsonari. 

    Agur bero bat, 

    Olentzero Batzordea. 

    Vecinxs de Lumbier y alrededores: 

    Desde la comisión de Olentzero os deseamos unos felices días y que el 2021 traiga felicidad. Como siempre, nos vienen a la mente aquellas personas que tanto queremos: las que están, las que se fueron, las que están cerca, las que están lejos, niñxs, jóvenes, adultxs, mayores... y especialmente, queremos mandar un fuerte abrazo a esas personas que se han visto más afectadas por esta situación: comercios, hostelería y demás. 

    Un saludo, 

     Olentzero Batzordea.

2020/12/17

BATERA AURRE!

Demokraziaren aurkako erasoen aurrean alderdi politikoek, sindikatuek eta eragile sozialek larunbaterako Euskal Herriko herri guztietan deitutako mobilizazioekin bat egiten du Irunberrik ere.
Ante los ataques contra la democracia y especialmente debido al caso Bateragune, Irunberri también se suma a las concentraciones convocadas por partidos políticos, sindicatos y agentes sociales para este sábado en todos los municipios.
Batera aurre!
 



2020/12/13

Sahararekiko elkartasun eguna

Sahararekiko elkartasun eguna egin dugu Irunberrin. EH Bilduk deituta. Elkarretaratzea egin dugu, eta Pernando Barrena europarlamentarioak Mendebaldeko Saharako gatazkaren faktore nagusien begirada panoramiko bat eskaini du. Hark azaldutakoen laburpena jasoko du EH Bilduren eguberrietako aldizkariak.

En Irunberri hemos celebrado una jornada de solidaridad con el pueblo saharaui, organizada por EH Bildu. Se ha hecho una concentración, y el europarlamentario Pernando Barrena ha ofrecido una mirada panorámica a los principales factores del conflicto del Sahara Occidental. La revista de navidades de EH Bildu recogerá un resumen de su explicación.




2020/10/15

Deposito bete elkartasun

Deposito bete elkartasun ekimenak dispertsioak eragiten dituen ondorioak arintzeko eta kilometro, gasolina eta eurotan sortzen diren zenbaki ikaragarriak gizarteratzeko helburua du. Datuak bertan ikus daitezke: Deposito bete gasolina

Irunberrin, Saira tabernan lor daiteke ekimenaren aldeko materiala.

La iniciativa Deposito bete elkartasun tiene como objetivo aliviar las duras condiciones creadas por la dispersión y dar conocer los terribles números de kilometros, gasolina y euros que suponen las visitas a los presos y presas políticas vascas.

Consultar los números aquí: Deposito bete elkartasun

En Lumbier se puede adquirir material de apoyo a esta inciativa en el bar Saira.



2020/10/14

Ba al zenekien? ¿Sabías que...?

Ba al zenekien... gaur, Irunberrin, Osasun Etxearen aldeko lehenbiziko elkarretaratzea egin dela? Hitzordua asteazkenero izango da Nafarroako Osasun Etxeen aurrean.

¿Sabías que... hoy se ha celebrado en Lumbier la primera concentración en apoyo a nuestro Centro de Salud? La cita se mantiene todos los miércoles frente a los Centros de Salud de Navarra.

 



2020/10/13

Irunberrin Osasun Etxearen aurrean izango da elkarretaratzea, asteazkenean, urriak 14, goizeko 11.00tan.

En Lumbier la concentración será frente al Centro de Salud este próximo miércoles, 14 de octubre, a las 11.00 de la mañana.


2020/10/08

Ba al zenekien? ¿Sabías que...?

Ba al zenekien...Irunberriko udalak herriko kontsumoa suspertzeko laguntza bonoak martxan jarri dituela?

Urriak 30 arte eskatzeko epea dago. Informazio osoa udaletxean bertan eska dezakezue.

¿Sabías que... el ayuntamiento de Lumbier ya ha puesto en marcha los bonos de fomento del consumo local? Se podrán adquirir hasta el 30 de octubre. Toda la información en el mismo ayuntamiento.






 


2020/09/26

IZAN BIDEA: Euskal Herriko mendi tontorren igoera

Preso eta iheslariek pairatzen duten salbuespen legediarekin amaitu eta etxerako prozesua martxan jartzeko SAREk Euskal Herriko tontorren igoera antolatu du heldu den urriaren 3an. Irunberritik ere parte hartzeko aukera izango da Arangoiti, Aldaxur, Baigura eta Borroskoso mendietara igoz. Parte hartu nahi izanez gero ondoko telefonoetan izena eman behar da.


 

2020/09/14

EH Bildu Irunberri - Aldizkaria iraila 2020

EH Bildu Irunberrik irailan argitaratutako aldizkaria bertan klikatuz!

La revista de EH Bildu Irunberri publicada en septiembre en el siguiente enlace:

2020/06/16

Lehenik bizitza - Primero la vida


Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburu eta herrietan datorren ostiralerako, ekainaren 19a. Irunberrin hitzordua arratsaldeko 20.30etan izango da.


La Carta de los Derechos Sociales de Euskal Herria convoca diversas movilizaciones para el próximo viernes 19 de junio en la capitales y localidades de Hego Euskal Herria para reivindicar medidas concretas en pensiones, educación, sanidad, reparto de la riqueza... En Lumbier la convocatoria es a las 20.30 de la tarde. ¡Os esperamos!

Info completa: Eskubide sozialen karta



2020/05/29

Presoak etxera- Irunberri

Gaur ostirala, 20.30tan presoen aldeko elkarretaratzea egingo dugu Irunberrin.
Hoy viernes, a las 20.30, nos volveremos a concentrar a favor de los presos en Lumbier.

2020/05/03

Etxealditik euskaraldira- Maiatzak 2

Etxealditik Euskaraldira ekimena amaitzeko, Kike Amonarriz eta Rita Aldabaldetrekuk egindako proposamena gogoan duzue?! Oinarrian hau proposatzen ziguten: bihar, maiatzaren 3an, ekimenean parte hartu dugun guztion bizipenekin sareak betetzea.

Horrela, alde batetik, Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartu duen komunitatea bistaratuko dugu, komunitate hori osatzen duten kideek elkarren berri izateko aukera zabalduz, eta, beste alde batetik, birtualki bada ere, komunitate horren baitan sortu diren pentsamenduak, sentimenduak, lorpenak… gainontzeko guztiei jakinaraziko dizkiegu.

Birtualki bada ere, zabaldu ditzagun, bada, gure sentipen, pentsamendu, lorpen…edo dena delakoak mundura!!!
Hasi al zarete zerbait pentsatzen, zerbait egiten? Gogoratu, bihar, zuen sareetara igotzea!

Baditugu, jada, zenbait lagunen ekarpenak. Ikusi, ikusi!!!

2020/04/30

ESA EZ! MARTXA - MARCHA ¡YESA NO!

Como cada año, este mes de abril, las personas que pueblan y defienden los territorios afectados por el recrecimiento de Yesa teníamos previsto marchar hacia la presa, pero esta crisis ha llegado para cambiarlo todo y ahora es tiempo de quedarnos en casa. Así que ante la imposibilidad de acudir físicamente a Yesa aquí os dejamos el vídeo preparado desde cientos de hogares para la ocasión. Un vídeo de la particular marcha a la presa desde nuestras casas.

¡Para que se ponga fin definitivamente al recrecimiento, al trasvase del Salazar, y a todos sus oscuros negocios que para nosotr@s nunca han marchado bien y que hoy están más lejos que nunca del interés general! 



Maiatzaren lehena

Aurtengo maiatzaren lehena berezia izango da dudarik gabe, etxetik atera ezin harrapatuko gaituelako, Koronabirusaren ondorioz. Hala ere aldarrikapenerako aukera ez dugu galduko!

El Primero de Mayo llega en una situación de excepcionalidad provocada por el coronavirus, sin que se puedan realizar movilizaciones de forma normalizada, pero desde LAB, bajo el lema "Bizitza erdigunera, nuestro trabajo transforma el mundo" se anima a participar desde casa con actividades vía streaming y protesta desde los balcones, entre otras iniciativas.

Etxealditik euskaraldira- Apirilak 30

Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator.

Ez da gaur egitekoa…gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea da gure nahia.

Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu nahi dizugu: bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare sozialak, balkoiak eta lehioak erabili ditzagun partekatzeko.

2020/04/29

Etxealditik euskaraldira- Apirilak 29

Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontumoldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.

Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan, baina ikus ditzagun euskarazko filmeak eta tartea har dezagun ingurukoekin filmeen gainean aritzeko.

2020/04/28

Etxealditik euskaraldira- Apirilak 28

Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila.
Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… saiatuko gara?

2020/04/27

Etxealditik euskaraldira- Apirilak 27

Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik.
Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.


2020/04/26

Etxealditik euskaraldira- Apirilak 26

Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?!  
Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!
Eta gogoratu: Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!


2020/04/25

Etxealditik euskaraldira- Apirilak 25

Larunbata lagunekin lasai biltzeko egun aproposa izaten da. Etxealdian egon arren, hitzordu horiei eusteko saiakera egingo dugu, birtualki bada ere?!

Hona hemen gaurko proposamena: deitu lagunei eta bildu euskarara! Lagunekin egiten ditugun “sareko bilkura” horiek euskaraz egin ditzagun. 

Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!


2020/04/24

Etxealditik euskaraldira- Apirilak 24

Prest al zaudete Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?!
Hemen duzue lehenengoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!

Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!

2020/04/23

Etxealditik euskaraldira- Apirilak 22

Gure gailu ezberdinetan erabiltzen dugun hizkuntzaren inguruko hausnarketa egitea garrantzitsua da.

Zein hizkuntza lehenesten dugu gure ordenagailu, tablet edo mugikorrak interneten nabigatzen dugunean? Zein hizkuntzatan ditugu konfiguratuak gure gailuak? Eta gure nabigatzaileak? Zergatik ez ditugu gure gailuak eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratzen?

Informazio eta argibide guztiak lehenhitza.eus webgunean aurkituko dituzue.