2010/11/25

Abenduak 6, ekialdeko gazteok konstituzio espainolari EZ!

Abenduak 6 aldarrikapen eguna izango da Irunberrin. Espainiako konstituzioaren 32. urteurrenaren egunean ekialdeko gazteok gogora ekarriko dugu Euskal Herriko gehiengoak ez zuela babestu. Izan ere Euskal Herriari nazio gisa dagozkion eskubideak ukatzen ditu independentistentzat kaiola bat bihurtuz. Gatazkaren konponbide politikoaren alde horrenbeste esfortzu egiten ari den garai honetan ezinbestekoa da euskadunok ditugun kateak salatzea. 

Horregatik gonbita luzatzen diogu euskaldun orori, baina batez ere gazteoi, abenduaren 6an Irunberriko karriketan konstituzio espainolari ez ozen esateko eta antolatu diren ekimenetan parte hartzeko.

 

(Bazkarirako izena emateko zerrenda jarriko da Larrainenean)