Jalgi Hadi Garaipenera! gazte dinamikaren izenean, hamarka gaztek Saran egin dute gaur hitzordua, datorren apirilaren 6an bertatik aterako den Gazte Martxa aurkezteko.
Bukaera hurrengo egunean izango da, Lesakan, baina gerora ere izango da zer egin. Izan ere, Saran bildutako gazteek apirilaren 8rako Independentistak Sareak deitutako Aberri Egunean parte hartzeko deia luzatu baitute.
Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrena betetzen den urtean, asimilazioari aurre egiteko beharraz ohartuta, ekimena martxan jartzea erabaki zuten gazteek, eta hil honen hasieran aurkeztu.

Ohar osoa: Jalgi hadi garaipenera!