2012/03/18

Hemen da gazte martxa 2012ko egitaraua!!

Martxoaren 15ean Lesakan bildu ziren Jalgi Hadi Garaipenera dinamikako hainbat gazte eta bertan apirilaren 6, 7 eta 8an izango den Gazte Martxako egitaraua aurkeztu zuten. Egitarau interesgarri bezain jostagarria, ikusi nahi?

Gazteok bidea egiten dihardugu, pausoz pausoz, Euskal Herriaren askatasunaren alde, etorkizuneko jendarte eredu berri baten alde. Aurrera, oztopoak gaindituz eta gure herria zatitzen duten mugak hautsiz, Saratik Lesakarako bidea egitera goaz. Pausoz pauso askatasuna irudikatuko dugularik. Gazteok sorkuntza hamaika modutara adierazteko gaitasuna lantzen dugu egunero, gazteok espresio berriak sortuz egiten diogu ekarpena Euskal Herriari. Ezkutua eskuratzeko herriz herri antolatu gara, iraganekoa ikasiz, trukatuz eta hedatuz. Jakintza historiko kulturala gaur egunerarte ekarri eta gure errealitatea birsortzeko tresnak landuz. Auzolanean antolatuz, herri ezberdinetako gazteok bat egingo dugu inposatutako kateak gainditu eta bizirik dirauen herri bat garela adierazteko martxa honetan. Euskal Herriaren historian lerro berriak idatziz.

http://jalgihadigaraipenera.com/wp-content/uploads/2012/03/EGITARAUA_KARTELA.jpg