2012/06/23

“Llamamos a toda nuestra base social a que participe como “sortzaile” en el proceso de construccion de Sortu”

Sorturen legeztapena, hamarkada oso batez legez kanporatzeen aurka buruturiko borrokaren emaitza da. Gainera, Sorturen legeztapenak Estatuak bere garaian martxan jarritako legez kanporatzeen aroaren gaindipena suposatu behar du.

Aurrerantzean, hemen bildu garen Ezker Abertzaleko kide guztiok Sortu-ren prozesu eratzailean parte hartzeko borondate irmoa dugu. Sortu prozesuan parte hartu eta herri honetan iraulketa demokratiko osoa lortzeko tresna berria eraiki nahi dugu horretarako prest dauden guztiekin. Era berean, Ezker Abertzaleko kidego osoari deia luzatzen diogu Sortu eratzeko prozesuan parte hartu eta Sortu-ren Sortzaile izan dadin.

Herri honetara benetako demokrazia ekartzeko alternatiba eraiki behar da. Egungo ereduak porrot egin du, egungo demokrazia eredua tutelatua eta bahitua dago elite ekonomikoen eskutan. Aire freskoa ekarriko duen tresna politiko berria behar du herri honek, jendarteari protagonismo osoa emango diona. IRAULTZA DEMOKRATIKOA bultzatuko duena, egungo errealitate politiko eta ekonomiko ustela errotik aldatzeko. Eta aldaketa hau euskal herritarren borondatearen baitan egin nahi dugu, herriarekin, herritarren parte hartzea eta hitza oinarri izango dituelarik.