2014/03/05

TOPATU GAZTE ATARIAK ALTXATU TALDEARI EGINIKO ELKARRIZKETA

Topatu gazte atariko kazetariak herriko Altxatu taldearekin bildu ziren duela aste batzuk. Bertan, musika aldarrikapen tresna gisa hartuta batu zirela adierazi zieten Irunberriko gazte hauek, beraien lehen lanarekin gustura daudela eta aurrera jarraitzeko gogoekin aurkitzen direla azpimarratu zuten ere bai. Guk ere horrela izatea espero dugu, gazteria dantzan eta herria parrandan jartzen jarraituko duzuelakoan gaude. Aupa zuek!