2016/11/22

Emakumeenganako biolentziaren aurkako eguna

Azaroak 25, emakumeenganako biolentziaren aurkako egunaren harira, Euskal Herriko Bilgune Feministaren irakurketa uzten dizuegu:

IKUSI MAKUSI, ZER IKUSI?

- Haurren aurkako indarkeria patriarkalik ez-

 
"Askotan esan ohi da indarkeria patriarkalak milaka aurpegi eta milaka ahots izan ditzakeela, baina oraingoan ate atzean ezkutaturik gertatu eta geratu ohi diren biolentzia-egoera lazgarrien inguruan arituko gara: umeen kontrako indarkeria patriarkalaz.

Haurren kontrako bortizkeria patriarkalak baditu dimentsio anitz: eraso fisikoak, psikologikoak, arduragabekeria fisikoa eta emozionala eta sexu-abusuak. Indarkeria aldaera anitz horien  zutabeak estuki lotuta daude patriarkatuaren baitako jendarteratze-prozesuei. Txikitatik, sozializazio-prozesuan zehar, neskatoei edo mutikoei sexualitate, identitate, rol eta eredu estereotipatu hertsiak ezartzen dizkie sistema heteropatriarkalak, betiere,  jendartean sistemaren beharrak asetzeko leku eta funtzio ezberdinduak har ditzaten.

Ikusi makusi, zer ikusten da? Erpin asko dituen poliedroa egoera gordin eta lazgarriez gainezka dagoela. Erpin asko dituen egoera gordin eta lazgarria ikusten da. Horren aurrean, komenigarria dela deritzogu gatazka honi irtenbideak ematen hastea. Horretarako, lehenik eta behin, egoera horietan sortzen diren isiltasun-hitzarmenak hausten hastea garrantzitsua dela deritzogu."

AZAROAREN 25ean INDARKERIA SEXISTARI AURRE EGITEKO BETE DITZAGUN KALEAK!