2020/01/23

Erika Irunberriko Herrigunea

Irunberriko udal gobernuko ordezkariek agindurik, udaletxeko zenbait langilek Erika Herriguneko sarrera hormatu zuten aste honetan. Horren ondoren, hamarnaka lagun bildu ziren elkarretaratze zaratatsu batean sortutako egoera salatzeko eta berriro ere elkarrizketarako borondatea adierazteko asmoarekin. Oraingoan, Erikako kideek manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, urtarrilak 25, gazteentzako lokal baten alde.

Por orden de los representantes del gobierno municipal de Lumbier, algunos trabajadores del ayuntamiento tapiaron esta semana la entrada de Erika Herrigunea. Como respuesta a este acto, decenas de personas realizaron una concentración ruidosa frente al ayuntamiento de Lumbier para denunciar esta nueva situación y volver a manifestar su voluntad de diálogo. En esta ocasión, los miembros de Erika han convocado una manifestación para este próximo sábado, 25 de enero, con el objetivo de solicitar un local para la juventud.