2020/04/23

Etxealditik euskaraldira- Apirilak 22

Gure gailu ezberdinetan erabiltzen dugun hizkuntzaren inguruko hausnarketa egitea garrantzitsua da.

Zein hizkuntza lehenesten dugu gure ordenagailu, tablet edo mugikorrak interneten nabigatzen dugunean? Zein hizkuntzatan ditugu konfiguratuak gure gailuak? Eta gure nabigatzaileak? Zergatik ez ditugu gure gailuak eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratzen?

Informazio eta argibide guztiak lehenhitza.eus webgunean aurkituko dituzue.