2020/09/26

IZAN BIDEA: Euskal Herriko mendi tontorren igoera

Preso eta iheslariek pairatzen duten salbuespen legediarekin amaitu eta etxerako prozesua martxan jartzeko SAREk Euskal Herriko tontorren igoera antolatu du heldu den urriaren 3an. Irunberritik ere parte hartzeko aukera izango da Arangoiti, Aldaxur, Baigura eta Borroskoso mendietara igoz. Parte hartu nahi izanez gero ondoko telefonoetan izena eman behar da.