2015/02/12

Lekunberritik Berriozarrera egingo dute Gazte Martxa apirilaren 3, 4 eta 5ean

Lekunberrin hasi, Irurtzun eta Berriozarren geldialdiak egin, eta Aberri Egunean amaituko da Aitzinak eta Ernaik antolatu duten Gazte Martxa. “Euskal Herriko txoko guztietako gazteok batuko gara, herria mugarri dugula, gure oraina pausoz pauso eta ezker norantzan gaurdanik eraikitzeko. Gure erabaki propioak hartu eta gure nahiak egi bihurtutzeko”, adierazi dute Lekunberrin egindako aurkezpenean.


  • Gazte Oihua! gazte taldeen kontzertu maratoia:
Gazte Martxan Euskal Herriko txoko guztietako gazte taldeak ezagutu eta euren doinu eta aldarriez gozatzeko aukera izango dugu. Martxaren lehen gauean Irurtzunen egingo dugun paradan euren melodiak ezagutzera eman nahi dituzten gazte taldeez gozatzeko Gazte oihua kontzertu maratoia antolatzen dabiltza. Beraz, Irunberriko eta inguruko gazte talderen batek bertan jo nahi badu, ahalik eta lasterren jarri behar da harremanetan web gune ofizialaren bitartez.
Informazio gehiago: http://www.gazteokmartxan.info/