2015/03/05

@KORRIKA badator, zangotzaldeko korrika kulturala martxan dago!

Bi urteetan behin ospatzen dugu korrika eta azkar pasatzen da, baina zangotzaldeko euskahaldunok korrikari zapore gehiago ateratzeko korrikari egitarau kultural hau antolatu dute martxoa osoan zehar:



Martxoak 1    Oibarko pilotalekuan korrika aurkezpena

Martxoak 6    umeentzako bideo emanaldia Zangotzako Batasuna peñan

Martxoak 7    Oibarren: 12:00etan korrika txikia

Martxoak 7    Zangotzan:

-                          18:00etan Bertso saioa kultur etxean Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariekin, ondoren bertso Poteoa tabernetan zehar.

-                          Gauean Euskal musika festa KM45 tabernan

Martxoak 13 Oibarren: udaletxean bideo emanaldia 19:00etan

Martxoak 14  Oibarren: 22:00 gaztetxean afaria, DJ eta Gaupasa

Martxoak 21 Irunberrin:

-                          10:00etan Txistulari alardea Herriko kaleetatik

-                          11:30etan Hamaiketakoa Vinculo lokalean

-                          13:00etan Kantuz fanfarrearekin Herriko kaleetatik

-                          14:30etan Bertso bazkaria Vinculo lokalean, Eneko fernandez eta Aimar karrika bertsolariekin (txartelen salmenta konfirmatzeko)

-                          20:00etan Irunberriko txaranga Herriko kaleetatik

-                          23:00etan Altxatu taldearen kontzertua vinculo lokalean

Martxoak 26 Zangotzan eta Irunberrin:
-                          17:30etan korrika txikia irunberrin foru enparantzatik eta gero txokolatada
-                          18:30etan korrika txikia zangotzan
-                          GAUEAN KORRIKA!!!
 



Lotura honetan orain dela bi urteko korrikako zonaldeko argazki bilduma dago korrika 2013
hementxe bildumako irudi batzuk (seguro oroitzapen eta sentimendu onak ekartzen dizkizue):






hementxe duzue aurtengo korrikako informazio guztia: www.korrika.eus aek prestatu du euskahaldun korrikaren bidez euskararekin josi egingo dugun herria, euskal herria: